XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laster ixildu ziran ango soñuak, eta asi zan jendea leioetatik saltaka.

Gau oso illuna illuna zan, eta elurraren zuritasunak zerbait argitzen bazuen ere, etxe inguruan zeuden zugatz edo arbolak naikoa illun egiten zuten.

Arrapatu giñuzen bi Muñagorritar, baiña baita ere zauritu edo eritu genduen gerotako bat, itxumustuan eta illunpetan, arrapataka artan, Muñagorritarra zalakoan.

Eta badakizute nola eraman bear izan nuen Lesakaraño bi aietako bat, iru ordu bidean? Lepazamarretik eskuz oratuta.

Ikasle edo estudiantea omen zan, Ituiñdarra, au da, Ituiñ edo Ituren deitzen dan Naparroako erri batekoa; gizaseme gazte asko-asko ederragorik ikusi ere ezin diteken bezelakoa.

¡Zein pozik libre utziko nion nere eskuan egon balitz uztea, alako errukia ematen zidan gizaseme gazte ark! Baiña etzegoen nigan.